Orrialdeak

2018/04/27

JOGURTA EGITEN

Geroa Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Kontsumobidek antolatutako Kontsumorako Prestakuntza Ikastetxeetan programan parte hartu dute.

Haiek hiru tailerretan hartu dute parte: Bideojokuak, Elikagaien ekoizpena (jogurta egin) eta Etiketak aztertzea. Honetan landutako helburuak hauek izan dira:  

Bideojokuak: Bideo-jokoen aukeraketa eta erabilera arduratsuak nahiz kritikoa egiteko gaitasunak bereganatzea.

Elikagaiak: etiketak: Elikagai-etiketak irakurtzeko ohitura hartzea eta etiketetako informazioa elikagaiak modu arduratsuan aukeratzeko erabiltzea.  

Elikagaien ekoizpena: Produktu jangarri baten fabrikazio-prozesuko urratsen berri izatea, lehengaietatik hasi eta produktua kontsumitzailearengana iristen den arte. Kontsumobideko Programa honetan ikasitako helburu orokorrak hauexek:

- Kontsumo arduratsuak duen garrantzia azaltzea hiru oinarrizko alderdi kontuan hartuta.

- Taldeei kontsumoari buruzko prestakuntza-ekintzak egiteko aukera ematea. Horretarako, zentroaren berariazko baliabide didaktikoak erabiliko dituzte

- Banakako partaidetza eta partaidetza kolektiboa bultzatzea, lankidetzan jarduteko jarrerak garatuz.

- Jolastuz ikastea eta ikasiz jolastea