Aurten seigarren mailako ikasleak HONDARRIBIko EUSKAL GIROTZE BARNETEGIra joan gara lau egunez. Bertan egin ditugun ekintza guztiak euskararekin zerikusia izan dute eta oso dibertigarriak izan dira. Hondarribi ezagutu, itsasontzian ibili, tailerrak, gailetak egin eta ekintza mordoa egin dugu. Primeran konpondu gara gure artean eta pena handiz utzi ditugu Natalia eta Miren, gure begiraleak. Eskerrik asko guztiagatik !