Orrialdeak

2019/04/09

ELIKADURA JASANGARRIA

Apirilaren 2an, 5.mailako ikasleok Getxoko ingurumen aretoan antolatutako zenbait ekintzatan parte hartu genuen. Goizeko 10.etan Jon arduradunarekin Larrañazubi eskolaren aurrean elkartu ginen. Ane izeneko neska batekin zegoen. Elikadura jasangarriari buruz hitz egin ondoren, ondoko baserri batera eraman gintuzten ikusteko mota desberdinetako animaliak. Bertan ikusi genituen: astoak, oiloak, untxiak, behiak, txahalak, txerriak, antzarrak … Hunkigarriena izan zen jaioberriak ziren untxitxoak besoetan izatea, baita astotxoekin egotea ere. Baserritik atera eta Ingurumen aretora abiatu ginen bertako baratzean aritzeko. Konposta nola egiten den ikasi genuen eta letxugak eta kipulak landatu genituen. Hamaiketakoa jan ondoren, lorategian zeuden zabuetan ibili ginen. Oso dibertigarria izan zen! EGUN ZORAGARRIA !!!